Soziokulturala

 

Erandioko jai-egutegia ondoren adieraziko diren hirigune desberdinetako jaiek osatzen dute:

  • Gorpuzti: Erandiogoikoa
  • Ekainak 11: San Bernabe. Faoeta auzoa
  • Ekainak 13: San Antonio. Goierri
  • Ekaineko hirugarren asteburua: Lutxana
  • Ekainak 29: San Pedro. Kukularra
  • Uztailak 3: San Trifon. Arriaga
  • Uztailak 10: San Kristobal. Goierri
  • Uztaileko bigarren hamabostaldia: Asua
  • Abuztuak 10: San Lorentzo. Astrabudua
  • Abuztuak 15: Andra Mari. Erandiogoikoa
  • Abuztuak 17-18: Santimami
  • Abuztuak 28: San Agustin. Altzaga
  • Iraileko bigarren asteburua: Enekuri

1989ko ekainaren 29an izandako ohiko bilkuran, Udalbatza Osoak honako erabaki hau hartu zuen: 1990etik aurrera, herriko jaiegun nagusia San Agustin egunean, San Lorentzo egunean edo Gorpuzti egunean ospatuko zela, hurrenez hurren, eta urterik urte txandakatuz.

Argazki galeria