Osasun publikoa eta kontsumoa

 

San Agustin eta Santa Maria udal-hilerriak

  • Osasun Publiko eta Kontsumoko Udal Saila.
  • Udal-hilerrien administrazio-kudeaketa, mantentzea eta kontserbazioa.
  • Ekipamendua eta zuzkidurak.
  • Baimenak eta emakidak.
  • Udaleko hileta-zerbitzuen funtzionamendua eta antolaketa.
  • Udaleko hileta-araudi sanitarioa.

Administrazio-izapideak:

  • Nitxo-emakiden 10 urteko epeak amaitzean ofiziozko ehorzketak egiteko eta lurpetik ateratzeko eskaerak.
  • Ehorzketa-unitateen aldi baterako emakidak.
  • Titulu, kopia eta ziurtagiriak ematea.
  • Emakiden transmisioari buruzko espedienteak. Ofizioz hasiko dira titular guztiak hil ondoren.
  • Itzultzeak: udal-hilerrietan hileta-eskubideei uko egitea.
    Erregistro-oharpenak emakida-tituluetan.
  • Hileta-tasen likidazioa (PDF 180KB) 
  • Obra-baimenak emakidetan.

Ikuskapen-eskaerak

Eskabide orokorra. Kokapenaren zehaztasuna eta ikusitako zirkunstantzien deskribapena.

Eskabide orokorra Interneten deskargatu edota Herritarren Arreta Zerbitzuan (Udalaren Erregistro Orokorrean) edo Barrutiko Udal Bulegoetan jaso daiteke.

Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da.
Edota:
osasun@erandio.eus
Telefonoa: 94 489 01 33

Araudia

  • Erandioko Hilerrien Barne Zerbitzurako Erregelamendua
  • "Erandioko udal-hilerrietako ehorzketa-unitateen eta inskripzio eta hilarrien" udal-erregelamendua
  • 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hilotzen sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena.