Merkataritzako Bulego Teknikoa

Erandioko Behargintza
Telefonoa: 94 417 07 47
Posta e.: merkataritza@erandio.eus

Erandioko Udalaren Merkataritzako Bulego Teknikoa Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzaren Bulego Teknikoen sareko kide da. Bulego horren helburu nagusia merkataritza-sektorearen profesionaltasuna areagotzea eta sektoreko jarduera ekonomikoa hobetzen laguntzeko behar diren baldintzak sortzea da.

Erandioko Udalaren Merkataritzako Bulego Teknikoaren bitartez...

  • Erandioko merkataritza-enpresen lehiakortasun-ahalmena hobetzera eta kalitate- eta prestakuntza-prozesuak areagotzera zuzendutako prozesuetarako aholkularitza eta prozesu horien hedapena eskaintzen dizkizugu.
  • Enpresa eskualdatzeko prozesuen eta ekintzailetzaren jarraipena egitea eta prozesu horiek eta ekintzailetza bultzatzea eskaintzen dizugu.
  • Hiriko merkataritzaren iraunkortasunarekin lotutako estrategiak garatzea eskaintzen dizugu.
  • Aholkularitza eskaintzen dizugu udalerriko merkataritza-sektorea bultzatzearen inguruan.
  • Merkataritza-eskaintzarekin eta -eskaerarekin lotutako informazioa biltzea eta tratatzea eskaintzen dizugu.

"Kontsumitu zure saltokian, kontsumitu modu iraunkorrean".

  • Merkataritza saileko diru-laguntzak
  • Industria eta merkataritza gida

Erakusleihoen lehiaketak

Albisteak

RSS iturria ikusi