Udal lokalak erabiltzeko baimenak bi eratakoak izan daitezke:
Noizean behingo erabilera
Udalaren jabegoko lokalak erabiltzeko araudian ezarritakoaren arabera: Udalbatza Osoak onetsi eta 1997ko irailaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (169 zenb.) argitaratutako araudia.
Lokalak lagatzea
Elkarteen Udal Erroldan behar bezala inskribatuta dauden eta kultura, kirol edo aisialdiko jarduerak garatzen dituzten elkarteei udal lokalak lagatzeko erabakia har dezake Udalak, beti ere unean uneko erabilgarritasunaren arabera.
Araudia: Dirulaguntzei buruzko Ordenantzaren 16. artikulua (2004ko martxoaren 18ko BAO, 54. zk.).