Gizarte ekintza

 

Erandioko gizarte-zerbitzuak lanean ari dira udalerriko herritarren oinarrizko premiak betetzeko. Zerbitzuetarako eta gizarte-laguntzetarako sarbidea errazten dute eta gizarte-bazterkeria saihesten, herritarrak integratzeko eta herritarrek parte hartzeko jardueren bitartez.

Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak (64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa).

Nola artatuko naute?

Eskatu ordua Herritarren Arretarako Zerbitzuan edo honako webgune honetan: bsocial@erandio.eus.

Udalaren Gizarte Zerbitzuak hemen daude kokatuta:

Altzaga

Udaletxean (beheko solairuan, eskuinaldean).
Irailaren 23 plaza, z.g. 48950 Erandio
Telefonoak: 94 489 01 45 / 94 489 01 72 / 94 489 02 98
Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Astrabudua

Astrabuduako Udal Bulegoa
Meso kalea 20 48950 ERANDIO
Telefonoa: 94 406 99 19
Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.


  • Zerbitzuak
  • Diru-laguntzak gizarte-ongizatearen alorrean
  • Prestazio ekonomikoak
  • Lankidetza beste erakunde batzuekin