Zer da?
Erandioko herritar guztien eskura dagoen baliabidea da, eta bertan informazioa jaso dezakezu, zalantzak argi ditzakezu eta aholkuak jaso, droga-mendetasunen, bestelako adikzioen eta osasunaren sustapenaren alorreko gaietan.
Norentzat?
- Beren seme-alaben hezkuntzaren edo portaeraren inguruan kezkatuta dauden edo zalantzak dauzkaten gurasoentzat.
- Informazioa, aholkularitza eta material didaktikoa behar duten irakasle eta ikasleentzat.
- Haur eta gazteekin harremana duten profesionalentzat (hezitzaileak, entrenatzaileak, astialdiko monitoreak eta abar).
- Prebentzio eta garapen komunitarioko jardueretan parte hartu nahi duten elkarte eta taldeentzat.
- Adikzioen fenomenoan eta osasunaren sustapenean interesatuta dauden pertsona guztiak.
Zer eskaintzen dugu?
- Telefono bidezko arreta.
- Arreta pertsonala, aldez aurretik ordua eskatuta.
- Prebentzioko eta osasuna sustatzeko programak ikastetxeentzat, gurasoentzat eta komunitate osoarentzat.
- Orientazioa eta baliabide espezializatuetara, tratamendu-zentroetara eta beste batzuetara bideratzea.
- Adikzioei eta osasunerako hezkuntzari buruzko material didaktikoak eta dokumentuak.
- Ikastaroak.
Non gaude?:
Erandioko Udalean, Irailaren 23a plazan, beheko solairuan.
Telefonoa: 94 489 01 78
Posta e.: drgmem1@erandio.eus