Gizarte ekintza

 

Zer da?

Ekonomia, gizartea, iraunkortasuna, hezkuntza eta beste zenbait alor garatzeko jarduerak egiten ditu zerbitzu honek, garapen-bidean dauden herrialdeetan lagunduz zenbait proiekturen bitartez.

Urtean behin diru-laguntza batzuk ematen dira GGKEen programak garatzeko, honako helburu hauek lortzeko helburuarekin:

a) Hegoaldeko herrialdeetan lankidetza-proiektuak bultzatzea: Lankidetza-programen bitartez hainbat jardun jarriko dira abian hegoaldeko herrialdeen baldintza sozioekonomikoak hobetzeko.

b) Sentsibilizazio-kanpainak egitea Erandioko Udalaren eremuan: bestetik, sentsibilizazio-ekintzen bitartez ahaleginduko gara Erandioko udalerriko herritarren artean elkartasun-espiritua eta kontzientziazioa zabaltzen Hegoaldeko herrialdeekiko eta herrialde horietan jatorria duten pertsonekiko.

Norentzat?

Aurreko puntuan deskribatutako jarduerak edo programak sustatzen edo egiten dituzten elkarte edo erakundeak izango dira onuradunak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Legez eratutako Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakunde bat izatea, eta egoitza soziala Bizkaian edukitzea.
  • Diruz lagundutako ekintzei eusteko gaitasuna egiaztatzea.
  • Ezaugarriak eta tokiko kontrapartearekiko harremana zehazteko behar den dokumentazioa ekartzea.

Estatuaren mendeko erakundeak, autonomia-erkidegoko eta tokiko administrazioa, Foru Aldundiak eta aurrezki-erakundeak deialdi honetatik kanpo geratzen dira.

Non gaude?

Erandioko Udalean, Irailaren 23a plazan, beheko solairuan.
Telefonoa: 94 489 01 45
Posta e.: bsocial@erandio.eus

Diru-laguntzei buruzko dekretua