Irudiaren gainean klik eginda euskara zerbitzuari buruzko informazio guztia ikusgai izango duzu

 

Udal Euskaltegia

Zer da?

Erandioko Udal Euskaltegia bertoko udalak 1985ean erandioztarrak euskaldundu eta alfabetatzeko abiarazitako zerbitzua da eta helduak euskara ikasteko gunea da. Jomuga hau iristeko asmoz lau irakaslek eta administrari batek jarduten dute eta Altzagan zein Astrabuduan egoitzak ditu eskolak emateko.

Metodologia

Udal Euskaltegian metodologia sendoa erabiltzen dugu, beti ere, gure jardunaren kalitatea hobetzeari begira. Metodologia honen funtsezko ezaugarriak honako hauek dira:

Pertsonalizatua: bide ematen du ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko eta hari arreta jartzeko. Ikasleak aurrera egin duen edo zailtasunak dituen ikus daiteke uneoro.

Irekia eta malgua: programak taldeen eta gizabanakoen beharretara eta gaitasunetara egokitzeko aukera ematen du.

Eskaintza

Hauek dira ikasketa motak:
  • Urte osoko ikastaroa: eskolak astelehenetik ostegunera izaten dira, goizean, arratsaldean eta gauean. Hainbat erritmo eta modulu daude: ordu bat, bi ordu.
  • Ikastaro bereziak: euskarara hurbiltzeko eta hura zabaltzeko, edozein eratako egitarauak antolatzeko aukera dago; enpresentzat, erakundeentzat, ikastetxeentzat, merkatarientzat, oro har edozein talderentzat.
  • Udako ikastaroak: uztailean eta irailean izaten diren ikastaroak.
  • Hizkuntza-eskakizunak prestatzeko ikastaroak.
  • HABEren mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
  • Autoikaskuntza.

Harremanetarako

Joxe Legarreta, zuzendaria.
Mari Jose Arteach, idazkaria.

Helbidea:
Erandioko Udal Euskaltegia
Desanexio kalea, 4 - 3. solairua (Bekoa ikastetxea)
Telefonoa: 94 467 60 75
Faxa: 94 467 00 34
Posta elektronikoa: erandio.eusk@euskalnet.net; bogaerandio@gmail.com
  • Euskarazko Produktuen Katalogoa
  • Nahi dudalako
  • Haran handiaren doinuak
  • Beharsarea
  • Eman giltza
  • Euskara saileko diru-laguntzak

Albisteak

RSS iturria ikusi