Enplegua eta Tokiko Garapena

 

Zure enpresa sortu, sendotu eta hedatzeko informatu, prestatu eta lagundu nahi dizugu, zu zarelako gure kezkarik handiena, eta zuregatik eta zuretzat egiten dugulako lan. Laguntza publikoen berri eman diezazukegu, zure kudeaketan aholku eman, prospekzioko eta lehiakortasuna hobetzeko programak eskaini, enplegu-eskaintzak kudeatu eta abar. Uste duzuna baino gehiago lagundu diezazukegu, zatoz guregana, gu ezagutzera.

Ezagutu Erandiok zuregatik eta zuretzat egiten duena.

Autoenplegua eta enpresak sortzea

  • Enpresa berriak sortzeari buruzko ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzen ditugu.
  • Sentsibilizazio-tailerrak eta -jardunaldiak antolatzen ditugu ekintzailetza sustatzeko erandioztarren artean, eta era horretan enpresa-kultura hedatzen dugu udalerrian.
  • Aholkuak ematen dizkizugu ekintzaile gisa eta zure negozioaren bideragarritasun-plana idazten laguntzen dizugu.
  • Laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa ematen dizugu eta laguntza horiek izapidetzen laguntzen dizugu.
  • Jarduera Erandion Hasteagatik udalak ematen duen Laguntzari buruzko informazioa ematen dizugu eta laguntza hori izapidetzen laguntzen dizugu.
  • Zure enpresa eratzeko izapideei eta zure enpresak har ditzakeen forma juridikoei buruzko aholkuak ematen dizkizugu.
  • Zure negoziorako finantzaketa bilatzeari buruzko informazioa ematen dizugu eta bilaketa horretan laguntzen dizugu.

Udalerriko enpresetara zuzendutako ekintzak eta zerbitzuak

  • Lan-bitartekotza: lan bila dabiltzan pertsonak eskaintzen dizkizugu eta zure lan-eskaintzak dohainik kudeatzen ditugu.
  • Zure eskura jartzen ditugu Erandioko Mapa industrialak.
  • Zure eskura jartzen dugu udalerriko enpresen Mapa birtuala.
  • Zure langileentzako edota zure enpresako zuzendarientzako prestakuntza eskaintzen dizugu.
  • Laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa ematen dizugu.

Analisiak, azterlanak eta prospekzioa

  • Azterlanak, proiektuak eta txostenak eskaintzen dizkizugu.
  • Enpresa-arloko informazioa, zaintza lehiakorreko antenak, behatokia, dibertsifikazio ekonomikoa, aliantza estrategikoak, lankidetza eta abar eskaintzen dizkizugu.
  • Erandioko enpresen datuei buruzko analisia eskaintzen dizugu.
  • Zuen prestakuntza-premiei buruzko azterlana eta analisia eskaintzen dizkizugu.
  • Udalerriko enpresek gehien eskatzen dituzten lanpostuen zerrenda eskaintzen dizugu.

Merkataritza

Zure saltokia sortu eta sendotzeko informatu, prestatu eta aholkatu nahi dizugu, zu zarelako gure kezkarik handiena, eta zuregatik eta zuretzat egiten dugulako lan. Erandioko merkataritza- eta ostalaritza-sarearen profesionaltasuna eta lehiakortasuna areagotu nahi ditugu. Uste duzuna baino gehiago lagundu diezazukegu, zatoz guregana, gu ezagutzera.

Ezagutu Erandiok zuregatik eta zuretzat egiten duena.

  • Erandioko merkataritza-enpresen lehiakortasun-ahalmena hobetzera eta kalitate- eta prestakuntza-prozesuak areagotzera zuzendutako prozesuetarako aholkularitza eta prozesu horien hedapena eskaintzen dizkizugu.
  • Enpresa eskualdatzeko prozesuen eta ekintzailetzaren jarraipena egitea eta prozesu horiek eta ekintzailetza bultzatzea eskaintzen dizugu.
  • Hiriko merkataritzaren iraunkortasunarekin lotutako estrategiak garatzea eskaintzen dizugu.
  • Aholkularitza eskaintzen dizugu udalerriko merkataritza-sektorea bultzatzearen inguruan.
  • Merkataritza-eskaintzarekin eta -eskaerarekin lotutako informazioa bildu eta tratatzea eskaintzen dizugu.