Enplegua eta Tokiko Garapena

 

Modu osatu, hurbil eta pertsonalizatuan informatu eta orientatu nahi zaitugu zure enplegu-bilaketan, zu zarelako gure kezkarik handiena, eta zuregatik eta zuretzat egiten dugulako lan. Zure enplegagarritasuna hobetu nahi dugu zure laneratzeko ibilbidea zurekin batera diseinatuz, orientabidearen eta enplegua bilatzeko tailerren bitartez, eta abar. Uste duzuna baino gehiago lagundu diezazukegu, zatoz guregana eta enplegagarritasuna hobetuko duzu gurekin.

Eskatu hitzordua honako telefono-zenbaki honetan: 94 417 56 16.

Ezagutu Erandiok zuregatik eta zuretzat egiten duena.

Lan-orientazioa eta -bitartekotza

  • Zure enplegagarritasuna eta zure enplegu-bilaketa aktiboa hobetzen ditugu.
  • Zure helburu profesionala definitzen dugu zurekin batera.
  • Baliabideak ematen dizkizugu prestatzeko, lana bilatzeko eta abar.
  • Gehien eskatzen diren lanbide-profilak zein diren azaltzen dizugu.
  • Zure prestakuntza-premiak definitzen ditugu zurekin batera.
  • Laneratzeko zure ibilbidea diseinatzen dugu zurekin.
  • Enplegua bilatzeko teknikak erakusten dizkizugu.
  • Hautapen-prozesuetara ohitzen laguntzen dizugu.
  • Enplegu-eskaintzei buruzko informazioa ematen dizugu.
  • Lan-merkatuko bitartekari izatea eskaintzen dizugu.

Prestakuntza eta enplegua

  • Zure lanbide-prestakuntza hobetzera bideratutako ekintzak proposatzen dizkizugu.
  • Prestakuntza-ikastaroei buruzko informazioa ematen dizugu: etengabeko prestakuntza, prestakuntza espezializatua eta abar.
  • Prestakuntzaren eta enpleguaren alorreko programan parte hartzera bultzatzen zaitugu.
  • Prestakuntza Programa Iragankor Bateratuari (lehengo Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak) buruzko informazioa ematen dizugu.
  • Etengabeko Ikaskuntza Zerbitzua eskaintzen dizugu.

Enplegu-zentroa

Enplegu Zentroa jendearentzat irekita dagoen gune fisikoa da, lana bilatzeari buruzko informazioa ematen duena eta lana bilatzen laguntzen duena.

Jende guztiarentzat da, eta, lehentasunez, Lanbiden izena emana dutenentzat:

  • Enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazioa.
  • Ekipamendu informatikoak.
  • Enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazioa.

Helburuak

  • Lana bilatzeko baliabide bat eskaintzea beren helburu profesionala definituta izanik autonomia-maila handia eta baliabide pertsonalak dituzten pertsonei.
  • Autonomia sustatzea enplegu-bilaketan.
  • Zentroaren erabiltzaileei lana bilatzeko errekurtsoei buruzko kontsulta-tresnak ematea.
  • Lana bilatzeko teknologia berrien erabilera sustatzea.

Zer eskaintzen du?

  • Enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazioa: lan-eskaintzak, lan-poltsak, enpresa-direktorioak, prestakuntza-eskaintzari buruzko informazioa, lan-merkatuari buruzko dokumentazioa eta bibliografia espezifikoa, oposizioak, beka, eguneroko prentsa, aldizkari espezializatuak eta abar.
  • Tresna informatikoak: enpresen datu-baseak, CVa egiteko aplikazioa eta abar.
  • Ekipamendu informatikoak: enplegu- eta prestakuntza-ataritarako sarbidea Interneten, posta elektronikoa, curriculum vitaea egitea, aurkezpen-gutunak eta abar.

Lana bilatzen laguntzeko tresnak

  • CV vitae-a
  • Aurkezpen-gutuna
  • Elkarrizketa

Informazio gehiago

  • Enplegu-eskaintzak
  • Prestakuntza-ikastaroak
  • Hazilan
  • Txertatu Merkatuan