Enplegua eta Tokiko Garapena

 

Erandioko herritarren bizi-kalitatea hobetzen duten zerbitzuak eskaini nahi dizkizugu, udalerriaren iraunkortasunaren alde lan egin nahi dugu, Erandio hobea, kohesionatuagoa, orekatuagoa eta integratzaileagoa imajinatu nahi dugu, gure kezkarik handiena zu zarelako eta zuregatik eta zuretzat egiten dugulako lan. Uste duzuna baino gehiago lagundu diezazukegu, zatoz guregana, gu ezagutzera.

Ezagutu Erandiok zuregatik egiten duena.

Tokiko Agenda 21

  • Erandioko Eskolako Agenda 21 koordinatzen dugu.
  • Aste Berdea koordinatzen dugu.
  • Mugikortasunaren astea koordinatzen dugu.

Eskolako Agenda 21

Kontsulta ezazu informazio guztia hemen.

Turismoa

  • Erandio sustatzeko bideoa egin dugu: Ezagutu Erandio, Conoce Erandio, Get to Know Erandio.
  • Erandioko teknoturismoa garatu dugu.
  • MICE proiektua (Meetings & Incentives / Reuniones e Incentivos / Bilerak eta Pizgarriak) katalogatu dugu.
  • Erandioko arkitektura-gida egin dugu.
  • Ibilbideak diseinatu ditugu Erandio langile eta industrialean barrena, Erandiogoikoko Andra Mari Elizan barrena eta abar.
  • Industriako garabiari eta Martiartuko Dorreari buruzko informazio-liburuxkak argitaratu ditugu.

Nekazaritza eta abeltzaintza

Nekazaritza Ekologikoa liburuxka argitaratu dugu. Liburuxka horretan produkzio iraunkorrerako gomendioak ematen ditugu.

Erandioren garapen iraunkorra sustatzen duten proiektu edota zerbitzuak

  • Aisia-jarduerak eta astialdi aktiboko jarduerak garatu ditugu Erandioko adinekoentzat.
  • Aisia-jarduerak garatu ditugu Erandioko landa eremuko emakumeentzat.
  • Altzagako eta Astrabuduko ludotekak eraiki eta abian jarri ditugu 3-10 urteko haurrentzat.
  • Lonjagune proiektua (udalerriko lonjekin bitartekotza-lanak egiteko zerbitzua) abian jartzen ari gara.