Berdintasuna

 
Urte osoan, Berdintasun Zerbitzuak sentsibilizazio-kanpainak garatzen ditu hainbat gairen inguruan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko egunean, gogoetarako, prestakuntzarako eta eztabaidarako jarduerak antolatzen dira emakumeen eskubideekin eta gizarte berdinago bat lortzearekin lotura duten gai jakin batzuk lantzeko. Azken urte hauetan honako gai hauek landu dira: erantzunkidetasuna zaintza-lanetan, berdintasunean heztea haurtzarotik, eta abar. Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, beste egun garrantzitsu bat da egutegian. Egun horretan jarduera batzuk antolatzen dira herritarrak jabetzeko indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria dela.

  • Martxoaren 8a
  • Azaroaren 25a