Udalbatza

 

Zelan eratu elkarte bat

Elkarte bat eratu nahi izanez gero, interesdunek ondoko dokumentazioa aurkeztu behar dute Eusko Jaurlaritzan (Gran Via 85, Bilbao):

  • Eratze-aktaren bi ale
  • Elkartearen zuzendaritza batzordea (baldin eta ez bada eratze-aktan txertatu)
  • Estatutuen bi ale
  • Elkartearen sustatzaile direnen nortasun agiriaren fotokopia.

+ info: www.euskadi.eus (justizia saila)

Dirulaguntzak eskuratzeko ezinbestekoa da identifikazio fiskaleko kodea (IFK) izatea, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailean (Capuchinos-Bilbao) eskuratu daiteke.

Elkarteen udal errolda

Egoitza Erandion duten elkarteak Elkarteen Udal Erroldan inskribatu daitezke ondorengo agiriak aurkeztuta:

  • Izena emateko eskaria
  • Elkartearen estatutuak, eratze-akta eta bazkideen zerrenda
  • Elkartea Eusko Jaurlaritzaren erregistroan inskribatu dela ziurtatzen duen agiria
  • IFK, izatekotan

Erandioko elkarteen erroldan izena emateak ondoko onura hauek ditu:

  • Erandioko Udalak urtero egiten dituen deialdietan dirulaguntzak eskatzeko aukera.
  • Kultur jardueretarako udal lokalak doan erabiltzeko aukera.
  • Kultura eta kirol alorreko aholkularitza organoa den Erandioko Kultura Kontseiluko partaide izatea.

Dirulaguntzak

Erandioko Udalak herrian egindako kultura eta kirol jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia egingo du urtero. Deialdian bertan zehaztuko dira dirulaguntzak eskatzeko eta zuritzeko epeak.

1.- Eskabidea

Dirulaguntzak eskatzeko ezinbesteko urratsak:

  • Elkarteen erroldan izena emanda egotea.
  • Eskabidea egitea, dirulaguntzetako inprimaki-orri ofiziala.
  • Jarduera egitasmoa aurkeztea.
  • Aurreikusitako sarrera eta gastuen aurrekontua aurkeztea.
2.- Zuriketa

Dirulaguntzak zuritzeko, ondoko hauek aurkeztu behar dira:

  • Egindako jardueren azalpen-txostena
  • Egindako gastuen ordainagiriak edo/eta tikeak
  • Lortutako diru-sarrerak
  • Kartelak edota esku-orriak