Tramiteak

Errolda Ziurtagiria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Tramitearen sinadura
  4. 4. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Ziurtagirien igorpen automatikoa ahaltzen du. Eskatu nahi den ziurtagiri mota, zertarako erabiliko den eta igorpen hizkunta aukeratu behar dira. Hurrengo aukeretako bat hautatu daiteke:

  • Errolda inskripzio ziurtagiria.
  • Ziurtagiri familiarra.
  • Hiritarren Ziurtagiri Orokorra.

Eskaera formularioa bete ondoren Nire Ziurtagiriak atalera zuzendu zaitez Nire Hiria menuan, eta minutu batzu barru igorritako ziurtagiria aurki dezakezu. Era berean, Nire Hirian kasu berri bat ikus dezakezu eta Irteera Erregistroan igorritako ziurtagiria aurki dezakezu.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

Legezko informazioa

  • Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).
  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Plaza Irailaren 23, 48950 Erandion kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Erandio Udaleko telefono honetara: 94 489 01 00

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.