Informazioa
Errolda administratrizoaren aurrean biztanleen bizilekua eta helbidea egiaztatzen duen erregistro da.
Españan bizi den biztanle oro ohizko bizilekua duen udalerriko Erroldan izena ematera behartuta dago.
Biztanleak berari buruzko jasotako datuak ezagutzeko eta informazioa zuzena ez denean zuzentzea eskatzeko eskubida dauka.
Biztanlearen datu orokorren edo helbidearen aldaketa egiteko, datu berriak baieztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak ematea beharrezkoa da.
Aldaketak egin ondoren, biztanleak hala eskatzekotan, errolda ziurtagiria igortzen da.
Baldintzak:
- 16 urtetik gorakoa izatea.
- Udalerrian bizilekua edukitzea.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Etxebizitzaren dokumentuak
- Besteak
- Errolda-eskaera
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Plaza Irailaren 23, 48950 Erandion kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Erandio Udaleko telefono honetara: 94 489 01 00
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.