Gertakariak

 

Ekitaldi honen helburua ekintzailetza, autoenplegua eta ekonomiaren sustapena bultzatzea da.

Hori aurrera eramateko, lan-mundura egokitutako trebetasun sozial eta sorkuntza- eta berrikuntza-trebetasunak lantzeko prozesu bat jarriko da martxan, udalerriaren beharrizanak oinarritzat hartzen dituzten hainbat jarduera, dinamika eta erronkaren bidez. Garatzeko eta profesionalki zein pertsonalki hazteko gogoa duten pertsonei eta taldeei zuzendua, edo, besterik gabe, ekintzailetzaren munduaren gaineko jakin-mina dutenei. Izena emateko, QRa eskaneatu behar da.