Gertakariak

 

Antzerkia, txontxongiloak eta itzalen antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten digu, klima aldaketak Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena.

Niarak bidai izugarria egin beharko du Yemanya bilatzeko. Bidai honetan hainbat abentura biziko ditu, Oihan Haundia ezagutuko du, baina ez du bere amonak kontatutakoa ikusiko, Oihan Haundian jadanik zuhaitz gutxi geratzen baitira.

Basamortuko beroa eta hirietako egoera ere antzemango ditu Niarak... Lortu ahal izango du, Niarak, arazoa konpontzea?