Albisteak

 

 

TXERTATU MERKATUAN

 

Badugu aukera bat zuretzat. Nahi duzu?                                 

Erandioko Udalak hau eskaintzen dizu:

Trebakuntza hartzea dinamizatzaile teknologikoa izateko: Har ezazu espezializazioa hezkuntza-arloko jarduera teknologikoetan monitorea izateko; horrela, gai hauetan dinamizatu ahal izango duzu umeen trebakuntza: 3D inprimaketa, robotika, programazioa, komunikazio digitala, 4.0 fabrikazioa…

Horren barruan sartzen dira, gainera, gaitasun profesionaletako trebakuntza eta eskolaz kanpoko jardueren eta kanpamentuen sektorean lana bilatzeko praktikak eta orientabideak.

Zure aukerak badu izena: TXERTATU merKATUAN

Zer da ‘Txertatu Merkatuan’?

Aukera bat

Eta haren bidez, zu bezalako gazteek, 16 urtetik 30era bitartekoek, lanik gabe eta formakuntzarik jaso gabe daudenek, parte hartu ahal izango dute prestakuntza-prozesuetan edo txertatu lan-zirkuituetan.

Irtenbide pertsonalizatua

Txertatu Merkatuan proiektuak irtenbide berritzaileak aplikatzen ditu, bakoitzaren premiei erantzuten saiatzen direnak, zure premietara egokitutako baliabideak eskainiz eta zure gizarteratzea eta laneratzea bultzatuz.

Nork har dezake parte?

  • Ikasketarik ez dutenek
  • Lehen mailako ikasketak dituztenek
  • bigarren mailako ikasketak dituztenek, ikasketok amaituta eduki zein ez eduki,
  • eta unibertsitate-ikasketak utzi dituztenek.

 

Zer behar da parte hartzeko?                                

 Jarri gurekin harremanetan eta esango dizugu