Albisteak

Lectura Pública 

Apirilaren 24an,  Liburuaren Eguna ospatzeko,  Erandioko Udal Bibliotekak Irakurraldi publikoa antolatu du.

Ekitaldia udaletxeko bilkura aretoan egingo dugu  10:00etatik 14:00etara eta Josu Murueta Kultur Etxeko areto nagusian  16:00etatik 20:00etara. Aukeratu dugun liburua   Toti Martínez de Lezearen  "Esne eta eztizko lurra" da goizez,  eta arrastian liburu bera baina erdaraz,  "Tierra de leche y miel".

Hau dela eta, hemendik,   aipatu irakurraldian parte hartzeko gonbitea egiten dizugu, hots irakurraldian lau minutuko txandaren  bat nork bere gain hartzeko. Zeu udaletxeko langilea zaren aldetik,  guztion egitasmo izan dadila nahi dugun ekimen honetan parte hartzea gustatuko litzaiguke

Egoki ikusten baduzu jarri lehenbailehen gurekin harremanetan, (martxoaren 17a baino lehenago). Halaber, ondo antolatze aldera adierazi mesedez zein den hoberen  letorkizukeen ordua . Aldez aurretik, egokitzen zaizkizun liburu-zatiak emango dizkizugu.

Ospakizunean elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan.

Altzagako Biblioteka¡
Tel.: 944170071
altzagabiblioteka@erandio.eus

 

Astrabuduko Biblioteka
Tel.: 944672946
astlib@erandio.eus