Albisteak

 

Altzaga Udal Liburutegiak (Antonio Trueba kalea) abenduaren 21ean irekiko ditu ateak, ostegunean. Orain arte izandako ordutegiarekin jarraituko du:

Goizetan 10:50-13.30, eta arratsaldetan 15.50-19.30.

Egun, lanean dihardugu 2018 hasieran zerbitzuaren ordutegia handitzeko.

Liburutegian honakoak aurki ditzakezu: prentsa irakurtzeko gela, kontsulta informatikoak egiteko gunea, haur-liburutegia (behin-behinekoa, Legazpi kalean ludotekako eta haur-liburutegiko gune berria behin betiko gaitu arte), liburutegia eta KZ Gunea. Guztira, 800.000 euro inguruko inbertsioa egin da.

KZ Guneari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak urtarrilean berriro ezartzeko asmoa du.