Albisteak

 
UDALDIA 2019ko ekintzak ondoko hauei zuzenduta daude:
  • Erandion erroldatutako neska-mutilak.
  • 2007 eta 2012 artean jaiotakoak.

Kultur, kirol eta jolas ekintzak egingo dituzte 10etatik 14etara (astean behin 17etara). Zaintza zerbitzuaren aukera ere egongo da, 9etatik aurrera (plaza mugatuak).

Behin behineko izen-ematea.- Maiatzaren 7tik 14ra egingo da behin-behineko izen-ematea, kiroldegiak zabalik dauden ordutegian, kiroldegietan bertan (Altzaga eta Astrabudua). Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da.

Hamabostaldia aukeratzea.- Neska-mutil bakoitzak gogokoen duen hamabostaldirako emango du izena; horrez gain, bigarrenik interesatuko litzaiokeen hamabostaldirako ere emango du izena, leku libreak geratzen diren kasurako. 2 txanda, aukeran:

  • Uztailaren 1teik 12ra (10 egun).
  • Uztailaren 15tik 30era (25a eta 26a jai, 10 egun).

Prezioak:
  • 65 €/txanda kiroldegietako bazkideak.
  • 75 €/txanda bazkideak ez direnak.
  • + 20 €/zaintza zerbitzua (nahi izanez gero).