Albisteak

 
Hauteskundeetako Araubide Orokorreko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 26. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betetze aldera, Erandio Elizateko Udaleko Bozeramaileen Batzordea bildu egingo da datorren apirilaren 30ean, 10:00etan, deialdi publikoan, zozketa publiko bidez mahaiburua, bokalak eta horien ordezkoak izendatzeko, Hauteskunde Mahaietan jardun dezaten maiatzaren 26ko hauteskundeetan.