Albisteak

 

IRAGARKIA

Erandioko Udal Etxebizitza Tasatua arautzeko Ordenantzari hasierako onespena ematea

Udalbatza Osoak 2019ko irailaren 26an izandako ohiko batzarraldian, besteak beste, honako akordio hau hartu zuela:

LEHENA.- Hasierako onespena ematea Erandioko Udal Etxebizitza Tasatua arautzeko Ordenantzari, udal-zerbitzuek egindako proposamenari jarraituz, zeinak barne hartzen dituen aurretiazko entzunaldi-fasean onartutako iradokizunak.
 
BIGARRENA.- Espedientea jendaurrean erakustea 30 egunez, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzeko aukera izango dute udaletxean, eta ordenantzaren testu osoa Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, bidezko iritzitako erreklamazio, alegazio edo iradokizunak aurkezte aldera.

HIRUGARRENA.- Jendaurreko erakustaldian ez bada erreklamazio edo iradokizunik aurkezten, erabaki hau behin betiko onartutzat hartuko da, eta alkateak berau egikaritzeko aginpidea izango du.

LAUGARRENA.- Alkateari aginpidea aitortzea erabaki hau betearazteko bidezko diren ebazpenak eman ditzan".