Albisteak

Haur-Gazte Gida 2017/2018 

“Haur-Gazte Gida 2017/2018” haur eta gazteei zuzendutako udal jarduera guztiak biltzen dituen informazio-tresna da.

Gidan honakoak aurkituko dituzue: egingo diren programak, noiz eta non egingo diren, nori dauden zuzenduak eta, interesa edukiz gero, nola jarri harremanetan gurekin.  Gure webgunean (www.erandio.eus) duzue eskuragarri gida, eta 0 eta 18 urte arteko pertsonak dituzten etxebizitza guztietara ere bidaliko dugu.

Urtero berrikusten dugu gida; beraz, hurrengo urteetako edizioak hobetzeko iradokizunik baduzue, bidal ezazue mesedez honako helbideetako batera: gazteria@erandio.eus edo haz-sac@erandio.eus