Albisteak

Bases del concurso de diseño de la campaña preventiva de la violencia machista en fiestas 

 

  •  Lehiaketaren Oinarriak

     

     


     JAIETAN INDARKERIA MATXISTA PREBENITZEKO KANPAINA DISEINATZEKO LEHIAKETAREN OINARRIAK

    1. LEHIAKETAREN XEDEA

    Erandioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak indarkeria matxista prebenitzeko kanpainaren kartela diseinatzeko 1. lehiaketa deitu du, jaietan emakumeek jasaten duten indarkeria matxista salatzeko eta mutilek eraso matxisten aurka duten konpromisoa erakusteko.
    Lehiaketaren helburua da jaietan gertatzen diren eraso matxisten aurkako kanpainaren diseinua sortzea. Hori dela eta, jaietan horrelako erasoen aurkako borroka erakusten duten irudiak baloratuko dira.

    Kalitate artistikoaz gain, honakoak baloratuko dira: irudiaren mezuaren kalitatea, ahalduntzea oinarri hartuta nesken artean hausnarketak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna eta mutilek eraso matxisten aurka duten konpromisoa.

    2. LEHIAKETAREN DEFINIZIOA

    Lehiaketa honen bidez, herriko jaietan gertatzen diren indarkeria matxistei modu eraikitzailean erantzuteko moduak ikusarazi nahi dira, kanpainaren diseinu grafiko bat erabilita. Irudian honakoak baloratuko dira:

    * Indarkeria, indarkeria sortzen duten faktoreak eta horren adierazpenak identifikatzea eta horiei aurre egitea jarrera kritiko, urratzaile eta positibo baten bidez.

    * Izaera, eredu eta rol berdinzaleagoen, errespetuzkoen eta askotarikoen aldeko apustua egitea.

    Kartelaren diseinua irudikatzeko moduari buruzko zenbait pista

    · Ahalduntzeko eta nork bere burua defendatzeko jarreran erakusten ditu neskak indarkeria matxistako egoeren aurrean.

    · Eraso matxisten aurkako jarrera autokritiko, proaktibo eta konprometituan erakusten ditu mutilak, korporatibismo maskulinoa hautsiz.

    · Gorputzen, identitateen eta sexualitateen aniztasuna ikusarazten du.

    3. AURKEZTU BEHARREKO LANEN FORMATUA

    Edozein marrazki edota irudi mota onartuko da, betiere formatu digitalean aurkezten bada.

     

    4. LANAK BALORATZERAKO KONTUAN HARTUKO DIREN IRIZPIDEAK

    · Mezuak adierazteko moduaren originaltasuna.
    · Emakumeek jasaten duten indarkeria matxista salatzeko mezua.
    · Gizonei zuzendutako mezua, erasotzaile izan ez daitezen.
    · Indarkeria matxistaren prebentzioa jaietan.

    5. NORK ETA NOLA HAR DEZAKE PARTE

    Erandioko udalerrian bizi edo ikasten duten pertsonek parte har dezakete. Planteatzen diren proposamenak banaka baino ezin dira aurkeztu.

    16 urtetik beherakoek oinarri hauei erantsitako A1 eranskina aurkeztu beharko dute, legezko tutoreak beteta.

    6. AURKEZTU BEHARREKO PROIEKTUEN GEHIENEKO KOPURUA Pertsona bakoitzak gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal izango ditu.

    7. AURKEZTUTAKO PROIEKTUEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

    Formatua: logo/diseinu bakoitza JPG edo PNG formatuan aurkeztuko da, eta gutxienez 5 Mb-eko bereizmena izango du. Ahalik eta bereizmen handienarekin aurkeztea gomendatzen da. Era berean, iturriak ere entregatuko dira Photoshop, Illustrator, GIMP edo antzeko programaren baten formatuan.

     

    Lanek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: jai-giroan indarkeria matxista salatu eta prebenitzea. Proposamenaren edukiak bere helburua lortzeko zerikusirik ez badu, edo haren aurkakoa edo kaltegarria bada, lehiaketaren antolatzaileek aintzat hartuko dute proposamena

    ez onartzea.

    Originaltasuna: proposamenak originalak izan beharko dira, eta ezingo dira plagiatuak, hirugarren pertsonei usurpatuak edo beste lan batzuen kopiak izan. Susmorik izanez gero, egiletza-probak eskatuko dira. Kasu horretan, lehiaketaren antolatzaileek aintzat hartuko dute ez onartzea.

    Ezin da beste jaialdi edo lehiaketatara aurkeztutako proiekturik aurkeztu.

    Irudien erabilera: egile-eskubideak dituzten irudiak erabiliz gero, parte-hartzaileak bere gain hartzen du egile-eskubideak dituenak materialaren aurkako neurriak hartzeko arriskua. Era berean, jabetza intelektualaren araudia nolabait urratzen ari dela egiaztatuz gero, erakundeak aintzat hartuko du araudi hori ezestea.

    Hizkuntza-irizpideak: lanak ele bitan aurkeztu beharko dira.

    8. NOLA AURKEZTU LANA

    Bete dokumentazio honen amaieran edo https://form.jotform.com/sareaerandio/berdintasuna web gunean dagoen inprimakia zure identifikazio-datuekin: proiektuaren izena, aurkezten duen pertsonaren izen-abizenak, NANa, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa.

    1. Inprimakia bete ondoren, bidali zure lana eta inprimakia web gunearen bitartez edo Herritarren Arreta Zerbitzuan entregatuz.

    2. Lana lehiaketara aurkeztu ondoren, programaren arduradun teknikoak egiaztatuko du oinarri hauetan jasotzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.

    3. Egiaztapenak egin ondoren, programaren arduradun teknikoak inprimakian emandako posta elektronikoaren bidez jakinaraziko du lehiaketarako lana onartzen duen ala ez.

    4. Azkenik, baloratu beharreko irizpideak hobekien bildu dituen pertsonarekin jarriko da harremanetan, eta hura izango da lehiaketaren irabazlea.

     

     

    9. LANAK AURKEZTEKO EPEAK

    Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2020ko martxoaren 2an hasiko da, goizeko 09:00etan, eta 2020ko apirilaren 2an amaituko da, gaueko 24:00etan.

    10. SARIAK

    Diseinu onenaren saria 250 eurokoa izango da, eta dagokion atxikipen fiskala aplikatuko da.

     

    SARI-BANAKETA
    Herriko jaiak hasi baino lehen, kanpainaren aurkezpenarekin batera, sari-banaketa egingo da, ekainean.

    11. DISEINU IRABAZLEA HAUTATZEA

    Boto gehien lortzen duen diseinuak irabaziko du. Berdinketa gertatuz gero, Berdintasun Zerbitzu Teknikoak hartuko du berdinketa hausteko erabakia.

    Berdintasun Kontseilua osatzen duten elkarteetako bakoitzak boto bat izango du epaimahaiaren bozketan, baita Erandioko Udalak ere, Berdintasun Zerbitzuak eta ordezkaritza politikoak ordezkatuta, eta bakoitzak boto bat izango du. Horrez gain, boto gehigarri bat jasoko du herri- bozketan irabazle suertatu den diseinuak.

    Herri-bozketaren funtzionamendua honako hau izango da:

    · Berdintasun Zerbitzuak aldez aurretik aukeratuko ditu eskatutako irizpideak egoki irudikatu dituzten diseinuak, oinarri hauen lehenengo puntuan deskribatzen diren moduan, eta lan horiek herri-bozketara pasatuko dira.

    · Saria aukeratzeko bozketa-sistema apirilaren 6an aktibatuko da, 08:00etan, eta apirilaren 19an amaituko da, 12:00etan.

    Ondoren, Berdintasun Kontseilua bilduko da diseinu irabazlea eztabaidatu eta bozkatzeko, eta bertan jakinaraziko da zein diseinuk lortu zuen boto bat herri-bozketan.

    · Prozesuan irregulartasunak hautematen badira (webgunea hackeatzea, mezu elektroniko masiboak ekoizteko sistemak erabiltzea, webgunearen administrazioaren nortasuna ordeztea, etab.), parte-hartzearen saria hutsik geratu ahal izango da.
    ·

    12. EPAIMAHAIA

    Antolakundeak epaimahai bat izendatuko du, honako hauek osatua: Erandioko Berdintasun Kontseilua, berdintasuna sustatzea helburu duten udalerriko elkarteek osatua, eta Erandioko Udaleko Berdintasun Zerbitzua eta Udaleko ordezkaritza politikoa.

    Epaimahaiaren helburua aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazlea aukeratzea izango da.

    Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.

    13. EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

    Proiektu irabazlearen epaia 2020ko ekainean argitaratuko da udalaren webgunean (www.erandio.eus).

    14. LEGEZKO ALDERDIAK

    Aurkeztutako lanen parte-hartzaileek baimena ematen diote Erandioko Berdintasun Zerbitzuari jaietan eta edozein jai-ekitalditan materiala erabiltzeko, indarkeria matxista prebenitzeko kanpainaren inguruko materialak sustatze eta zabaltze aldera. Gainera, parte-hartzaileek honako ekintza hauek egiteko baimena ematen diote programari:

    · Lanak jendeari irekitako erakusketetan proiektatzea.

    · Lanak erreproduzitzeko eta proiektatzeko beharrezkoak diren formatuetara egokitzea. Irabazleak konpromisoa hartzen du berdintasun-zerbitzuarekin lankidetzan aritzeko, diseinua egokitu behar izanez gero.

    ·

    · Proiektua erabiltzea programa aurkezteko materialetan sartzeko (promozio-iragarkia, lan grafikoak, etab.).

    Lehiaketaren antolatzaileak ez dira parte-hartzaileek bidaltzen dituzten proposamenen erantzule izango, baldin eta hirugarren pertsonen egiletza-eskubideak urra baditzakete. Erreklamazioa aurkeztuz gero, parte-hartzaileak izango dira erantzule bakarrak. Era berean, antolatzaileek hala eskatuz gero, lehiakideek egiletza frogatu beharko dute.

    Lehiaketaren antolatzaileek sariak eman gabe uzteko eskubidea izango dute.

    Egun indarrean dagoen datu pertsonalen babesari buruzko araudian xedatutakoa betez, Erandioko Berdintasun Zerbitzuak jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi hori Erandioko Berdintasun Zerbitzuak bakarrik erabil dezake, eta datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

    15. ANTOLATZAILEAK
    Erandioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak bultzatzen eta antolatzen du lehiaketa. Argibide gehiago:

    Erandioko Berdintasun Zerbitzua Desanexio kalea 4 (Bekoa ikastetxea) berdintasuna@erandio.eus 94.417.56.16