Albisteak

 
ERANDIOKO UDALAREN ADIERAZPENA

Uztailaren 6an, larunbatean, goizaldean, Akarlandako parkean sexu-eraso bat gertatu zen. Erandioko Udalak eraso hori gaitzesteko honako adierazpena egin du:

Erabat arbuiatzen dugu gertakari tamalgarri hau. Udalak elkartasuna adierazi nahi dio emakumeari, baita bere familia eta ingurukoei ere; eta gure esku dagoen horretan laguntzeko prest gaudela jakinarazten diogu.

Indarkeria matxista ez da eremu pribatuko arazoa. Gizarte-arazo estrukturala da, arazo kolektiboa, guztiona eta, beraz, denoi dagokigu jokabide matxistei aurre egitea. Biktimari eta bere familiari gure esku dagoen guztian laguntza eskaintzeko prest gaude eta, aldi berean, errespetu osoa agertu nahi diegu.

Erandioko Udalean, udal-talde guztiekin batera, emakumeen aurkako indarkeria errotik eta behin betiko ezabatzeko lanean jarraituko dugu. Ahalegin guztiak egingo ditugu elkarbizitza eta errespetua gailenduko diren gizarte berdinzale bat lortzeko, gaur arbuiatzen dugun erasoak sekula ez errepikatzeko.

Emakume guztien aurkako erasoei gure gaitzespen irmoa adierazteko, elkarte feministek deitutako kontzentraziora bertaratzera animatzen ditugu erandioztarrak, bihar, uztailak 9, 20:00etan, Altzagako metro-geltokian. Emakumeen aurkako erasorik ez.

Erandio, 2019ko uztailaren 8a

Erandioko udaltalde guztien babesarekin:
EAJ-PNV
PSE-EE
EhBildu
Elkarrekin Podemos