Albisteak

Campaña sobre Alcohol en Fiestas: programa Alcochol y Menores 
ALKOHOLARI BURUZKO JAIETAKO KANPAINA
“Adingabeak eta alkohola programa”

San Lorenzo” jaiak direla eta, abuztuaren 12tik 13rako gauean (larunbatetik igandera), azken urteetan bezala, Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak jai nagusietan alkohola hartzeari lotuta ager daitezkeen arriskuak murrizteko badaezpadako ekimena abiatuko du.

Izan ere, ohikoa denez, karpa bat jarriko dute alkoholemia-kontrol boluntarioak egiteko.

  • Alkoholemia-kontrolak jai gunean jarritako karpapean egingo dituzte, 00:00etatik 03:30etara. Interesatuak hurbildu ahal izango dira une horretan zein alkoholemia maila duten jakiteko.

Adin gabekoei dagokienez, kontrol hauek indarrean dagoen arauak betetzea dute helburu, batez ere, kontsumoa galaraztea eta taberna, txosna, eta abarrek alkoholdun edariak sal ez ditzaten. Halaber adin gabeek eurek alkohola saltzen lan egitea saihestu nahi da.