Albisteak

 
HASIERAKO ONESPENA EMATEA ETA ESPEDIENTEAK JENDAURREAN ERAKUSTEA: SAKONIN HIRI LURZORU INDUSTRIALA HARTZEN DUEN 21. EGIKARITZE-UNITATEA URBANIZATZEKO JARDUKETA-PROGRAMA, HIRIGINTZA-HITZARMENA ETA HITZARMEN-BATZORDEAREN ESTATUTUAK

Ondorengo zerrendan agertzen diren espedienteak jendaurrean erakutsiko dira HOGEI egunez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, epe horren barruan egoki iritzitako alegazioak egiteko. Agiriak Udaleko Lurralde Arloan eta udalaren webgunean aztertu ahalko dira.

Espedienteak:

1.- Sakonin hiri lurzoru industriala hartzen duen 21. egikaritze-unitatea urbanizatzeko jarduketa-programa, urriaren 8ko 2244/2019 Alkatetza Dekretuak hasierako onespena emandakoa.

Urbanizatzeko jarduketa-programaren funtsezko edukiak argitaratzen ditugu, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 156.3 artikuluan agindutakoa betetzeko:

- Sustatzailea: INDUSTRIAS JUNO, S.A.

- Proiektua idatzi duen taldea: AJURIAGUERRA TRES SLP

- Guztira mugatutako azalera: 34.294,49 m2

- Sabai-azalera eraikigarria: 16.681,00 m2

- Jarduketa-sistema: Kontzertazioa

- Urbanizazio-kargaren kopuru zenbatetsia: 2.177.773,39 euros

2.- Sakonin hiri-lurzoru industriala hartzen duen 21. egikaritze-unitatea kudeatzeko hirigintza-hitzarmena eta hitzarmen-batzordearen estatutuak, urriaren 8ko 2245/2019 Alkatetza Dekretuari eta ERANSKIN gisa doan edukiari jarraituz.

 

 

AGIRIAK