Albisteak

 
ERANDIOKO ASTRABUDUAKO 33. EXEKUZIO-UNITATEAN (KOSSLER) ERAIKIKO DIREN BERROGEITA BEDERATZI UDAL ETXEBIZITZA TASATU ETA BEREN ERANSKINAK ESLEITZEKO PROZEDURAREN HASIERA.

Erandioko Udaleko Alkatetzak 2020ko martxoaren 13an emandako 539/2020 zenbakidun dekretu bidez onartu dira Astrabudua / Erandioko 33.-Kossler Exekuzio-unitatean eraikiko diren berrogeita bederatzi udal etxebizitza tasatu eta beren eranskinak esleitzeko prozedura arautzen duten oinarriak. ASTRABU ETXEBIZITZAK, S. COOP. kooperatiba-sozietateak sustatuko du etxebizitza horien eraikuntza.

Izena emateko eta eskaerak jasotzeko epea zabalik egongo da hilabetez, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eta 2020ko ekainaren 12an bukatuko da. Esleipen-prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute aurreikusitako epearen barruan eta, horrez gain, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute aurrez aurre eraikuntza-lanak kudeatuko dituen, aurreko hitzordua, kooperatiba-sozietatearen bulegoetan:

José Luis Goioaga etorbidea 32, 3. solairua, 307 dpt., Erandio. Telf.: 94 467 04 03

 

Bases