Albisteak

 

Udalbatza Osoak 2020ko azaroaren 26an izandako ez ohiko batzarraldian “Erandioko udalaren dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantza orokorra” onartzea erabaki zuen.

Hartutako erabakiaren edukia jendaurrean erakutsiko dugu hogeita hamar egunez, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko.

Goian adierazitako epe horretan ez bada inolako alegaziorik ez iradokizunik jasotzen, behin-behineko erabaki hori behin betiko onartutzat emango da, ondoko xedapenaren arabera: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 49. artikulua. Eta horren berri ematen dugu denak jakitun izan daitezen.