Albisteak

 

IREKIERA ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara

Larunbat eta igandeetan 09:00etatik 14:00etara

AURREZ AURREKO ARRETA: zerbitzu hau gaituko da bi kiroldegietan. 

Egingo diren izapideak:

  • Izen emateak eta altak jasotzea. 
  • Ikastaroen ordainketak (txartel bidez bakarrik).

    Arreta ordutegia: 

    • Astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 eta 16:00-20:30. 
    • Larunbat eta igandeetan 09:00-13:30.



    TELEFONO BIDEZKO ARRETA
    : zerbitzu hau emango da kiroldegien irekiera ordutegian.


    IGERILEKUA
    •Bazkideeentzako soilik. Aldez aurretiko hitzordua hartuko dute internet bidez edota telefono bitartez. 
    •Egonaldiak, gehienez, 90 minutukoak izango dira. 
    •Sarrera tornoetatik egingo da. 
    •Aldagelak:  ◦Erabilgarri egongo dira. 
    •Dutxak ez dira erabilgarri egongo. 
    •Takillak erabilgarri egongo dira, elkarren artean banaturik.

    •Komunak erabilgarri egongo dira. 
    •Igerileku eremuan:  ◦Dutxak erabilgarri egongo dira. 
    •Maskararekin joan beharko dute erabiltzaileek bertara arte. 
    •Materiala eskaileretan utziko dute elkarrengandik urrunduta. 

    Aforoa:
    kale bakoitzean bi pertsona egongo dira. *Salbuespena: astean zehar 17:00etatik aurrera eta asteburu guztian zehar igerileku handiko eta ertaineko kale bana familiek erreserbatu ahalko dituzte (gehienez 4 bizikide kale bakoitzeko). 

    •Ile lehorgailuak gaituko dira.

    FITNESS
    •Izena emandakoentzako soilik. Aldez aurretiko hitzordua hartuko dute internet bidez edota telefono bitartez. 
    •Egonaldiak, gehienez, 90 minutukoak izango dira.  
    •Sarrera tornoetatik egingo da. 
    •Aldagelak, dutxak eta takillak erabilgarri egongo dira. 
    •Aretoan:  ◦Erabiltzaileek maskara erabiliko dute. Intentsitate altuko unean maskara kendu ahalko dute, betiere, elkarren arteko distantzia 2mkoa dela bermatzen badute. 
    •Erabiltzaileek ukituko duten materiala desinfektatuko dute erabili aurretik eta ondoren. 
    •riketa guneen arteko distantzia bermatuko da. Behar izanez gero makina batzuk erabilgaitz utziko dira.

    KANTXAK ETA FUTBOL ZELAIAK

    Aldez aurretik baimena duten taldeek soilik erabili ahalko dituzte, egokitu zaien ordutegian.