Albisteak

 

BEKEN EZAUGARRIAK

  • 6 hilabeteko iraupena duten lanekoak ez diren 6 praktika.
  • Eguneko 6 orduko lanaldia.
  • Enpresak Gizarte Segurantzan alta ematea.
  • Hilean 550 euro ordainduta.

ENPRESA PARTE-HARTZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Legez eratuta egotea eta egoitza soziala edo lantokia Bizkaian izatea
  • Herri-administrazioekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Sei hilabeteko tutore bat izendatzea.

PARTE-HARTZAILEEN BETEKIZUNAK

  • 18 eta 25 urte bitartean izatea (edo 30 urte baino gutxiago, Gazte Bermea Sistemaren Fitxategi Nazionalean izena emanda dauden pertsonen kasuan)
  • LANBIDEn izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa.
  • Profesionaltasun-ziurtagiria, erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua edo unibertsitate-titulua izatea.
  • Egindako prestakuntzarekin zuzeneko lotura duten lanpostuetan hiru hilabete baino gehiagoko lan- esperientziarik ez izatea.
  • Erandion erroldatuta egotea edo harekin harreman akademikoa izatea.




HELBURUAK

Jarduera honen helburua da 18 eta 29 urte bitarteko gazte kualifikatuen enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea erraztea, lanekoak ez diren praktikak eginez esperientziarik ez badute edo esperientzia gutxi badute.

IZEN-EMATEA ETA PROZESUA

Izena emateko, web orri hau bete beharko da: bit.ly/bekaerandio2020

Izena emateko epea 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 25era artekoa izango da. Enpresek egindako eskariaren arabera esleituko dira bekak. Edozein zalantza edo iradokizun izanez gero, antolakundearekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez:
udalgaztediplana@erandio.eus

GARRANTZITSUA:

Hautagaitzak enpresa interesatuek jasotako eskaeren arabera hautatuko dira.