Albisteak

 

2020eko irailaren 1etik urriaren 31ra arteko egun baliodunetan (biak barne), 2020. urteko ordainagiriak kobratuko dira, borondatezko epean.

2020ko azaroaren 1erako zerga ordaindu ez dutenek premiamendu-prozedura jarraitu beharko dute eta horri dagozkion errekargua, interesak eta kostuak ordaindu beharko dituzte, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko araudian xedatutakoaren arabera.

Gogorarazten dizuegu ordainagiria jaso ez izanak ez duela salbuesten ordaindu behar izatetik.

Ordainketak banketxearen bidez helbideratzea gomendatzen dizuegu, errazago izango duzue eta.

Non Ordaindu?

  • Udaletxean bertan diruz.
  • HAZ bulegotan kreditu-txartela bitartez.
  • Erakunde laguntzaileetan: KUTXABANK, LABORALKUTXA, CAIXABANK, BBVA, BANCO SABADELL.
  • Online: www.erandio.eus (ordainketa-pasabidearen bidez).

Helbideratutako Ordaingiriak

  • Urriaren 5eko astean zehar kobratuko dira.