Albisteak

 

ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ESKABIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK ETA ZOZKETA-DATA ARGITARATZEA

Aurkeztutako alegazioak Alkatetzaren uztailaren 17ko 1381/2020 Dekretuaren bidez ebatzi ondoren, ASTRABU ETXEBIZITZAK, S. Coop. kooperatiba-sozietateak sustatuta Astrabuduko 33-Kossler egikaritze-unitatean eraikiko diren berrogeita bederatzi udal-etxebizitza tasatu eta horien eranskinak esleitzeko prozeduran onartutako eta baztertutako eskabideen behin betiko zerrenda argitaratzen da.

Argitaratu beharreko dokumentuak:
 
1.Onartutako behin-betiko eskabideak 1. zerrenda (Erandioko udalerrian gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten pertsonen zerrenda)
 
2.Onartutako behin-betiko eskabideak: 2. zerrenda (Erandioko udalerrian urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna duten pertsonei edo Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri batzuetan erroldatuta daudenei dagokien zerrenda)

3.Behin betiko eskabideak, 1. zerrendatik kanpo.
 
4.Behin betiko eskabideak, 2. zerrendatik kanpo.
 

Esleipen-prozedura arautzen duten oinarrien 6. atalean aurreikusitako zozketa kooperatiba-sozietate sustatzaileak egingo du Francisco de Asís Triana Álvarez Notarioaren aurrean, datorren asteazkenean, uztailaren 22an, Josu Murueta Kultur Etxeko Ekitaldi Aretoan, 10: 00etan.

COVID-19k eragindako pandemiaren ondoriozko osasun-krisia kontuan hartuta, ez da aurreikusten ekitaldi horretara jendea bertaratzea, baina interesdunek telematikoki jarraitu ahal izango dute, kooperatiba-sozietateak jakinaraziko dituen loturaren eta jarraibideen bidez.

 

ERANDION ERROLDATUAK, URTEBETETIK GORAKO ANTZINATASUNAREKIN - behin betiko zerrendak

ERANDION ERROLDATUTA EGOTEA URTEBETETIK BEHERAKO ANTZINATASUNAREKIN EDO GUTXIENEZ BI URTEKO ANTZINATASUNA DUTEN EUSKAL HERRIKO UDALERRIETAN - behin betiko zerrendak