Albisteak

 

Ikusi non dauden Erandioko taldeetako kirolariak irudian.

Aurkitu Erandioko taldeko kiroletako kirolariak beraien ekipazioekin auzoetako irudi ezberdinetan, eta aurkitzean, pantaila-irudia harrapatu eta mezu pribatu baten bitartez bidali gure Facebook edo Instagram-eko kontuetara. Irudi bakoitzean ekipazio desberdina duen pertsona bat aurkitu beharko da.

Non jokatu? Facebook @erandiokoudala eta Instagram @erandioko_udala

Noiz? Lehiaketa uztailean eta abuztuan egingo da, eta lehen irudia uztailaren 4an argitaratuko da.

Saria: Parte hartzaile guztien artean 20 euroko 15 bonu zozketatuko dira Erandioko dendetan gastatzeko.

Animatu eta parte hartu!