Albisteak

 

COVID-19 koronabirusaren hedapena geldiarazteko, kirol-instalazio guztiak itxi eta bertako jarduera guztiak etenda egon dira. Horren harira, honako hau jakinarazi nahi dugu:

Jarduerari modu ohikoago eta osoagoan ekiten zaionean, kiroldegien  2020ko ordainketa-kuoten zati proportzionala itzuliko da, itxita egon diren aldiari dagokiona.
Martxoko jarduerengatiko kuoten zati proportzionala ere itzuliko da.

Epea irekiko da diru-sarrera egiteko kontu-zenbakirik eman ez duten erabiltzaileek euren datuak aurkezteko.

Epe horretan aukera egongo da urteko bazkidetzan baja eskatzeko. Horrela eskatuko dutenei martxo erditik urte bukaerara doan tarteari dagokion kuotaren zati proportzionala itzuliko zaie.