Albisteak

 

Uztailaren 1etik aurrera Erandioko kirol instalakuntzetan egin ohi zen jarduerari ekingo zaio berriz.

Fitness gelak eta igerilekuak izango dira irekitzen lehenak.

Beharrezkoa izango da aldez aurretiko erreserba egitea hurrengo bideetako baten bitartez:

Telefono bitartez:

  • 944 670511 edo 944673461 zenbakietan.
  • Astelehenetik ostiralera 08:30-20:30 artean eta larunbat eta igandeetan 09:00-13:30 artean.

Web orrialde bitartez: ekainaren 28tik aurrera gaituko den eremuan, hurrengo helbidean: http://kirolak.erandio.eus/eu/hasiera/

Igerilekua erabili ahal izateko kiroldegietako bazkide izan beharko zara.

Martxoan fitnessen izena emanda zeudenek erabili ahalko dute fitness zerbitzua.

Uneoro bermatuko dira osasun egoerari egokitutako higiene eta segurtasun neurriak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gomendioak eta Udalaren Covid-19 kontingentzia planean ezarritako betebeharrak.

Kaleko kirol jarduerak

Uztailean zehar taldeko kirol jarduerak eskainiko dira jarraian agertzen den ordutegiaren arabera.

Datozen egunetan informazio zehatzagoa argitaratuko da.

ALTZAGA
50’ ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA
10:00 GIM ZIRKUITO GAZTE GIM ZIRKUITO GAZTE
11:00 GIM +65 IBILBIDEA +65 GIM +65 IBILBIDEA +65
18:30 ZIRKUITO FAMILIAN ZIRKUITO FAMILIAN
19:30 AFG AFG
20:00 HIIT HIIT
20:30 ESTIRAMIENTOS ESTIRAMIENTOS

ASTRABUDUA
50’ ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA
10:00 ZIRKUITO GAZTE GIM ZIRKUITO GAZTE GIM
11:00 IBILBIDEA +65 GIM +65GIM +65 IBILBIDEA +65 GIM +65
18:30 ZIRKUITO FAMILIAN ZIRKUITO FAMILIAN
19:30 AFG AFG
20:00 HIIT HIIT
20:30 ESTIRAMIENTOS ESTIRAMIENTOS