Albisteak

 

Helburua:

Erandioko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu bonu-kanpainarako, udalerriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreei laguntzeko neurri gisa. Kanpaina horretara atxiki daitezke autonomoak eta Erandioko mikroenpresak, baldin eta haien jarduera eten egin bada alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, edo haien fakturazioa gutxienez % 75 murriztu bada.
Neurri horrek bi helburu ditu:

  1. Aipatutako kolektiboei laguntzea
  2. Tokiko kontsumoa sustatzea.

3 bonu-formatu editatuko dira, guztiek % 25eko hobaria izango dute, Udalak bere gain hartuko duena. Atxikitzeko unean, formatu bakarra aukeratu beharko da:

  • 7,5 euroko bonuak, 10 euroko erosketak egiteko
  • 15 euroko bonuak, 20 euroko erosketak egiteko
  • 37,50 euroko bonuak, 50 euroko erosketak egiteko

Onuradunak:

Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreko autonomoak eta mikroenpresak, baldin eta alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduera eten bazaie, edo fakturazioa gutxienez % 75 murriztu bazaie, eta jarduera Erandioko udalerriko bizitegi-izaerako hiri-inguruneetan gauzatzen badute. Kanpoan geratuko dira industrialdeetan, enpresa-parkeetan edo antzekoetan gauzatzen duten  jarduerak, bai eta loteria-administrazioak eta aholkularitzak ere.

Mikroenpresak 10 pertsona baino gutxiagoko enpresak dira, urteko 2 milioi eurotik gorako negozio-bolumena edo balantze orokorra ez dutenak (2014ko ekainaren 17ko BATZORDEAREN 651/2014 (EB) ERREGELAMENDUAREN 1. eranskinaren 2.3 artikuluan zehaztutako definizioaren arabera).

Ohar informatiboa (PDF 150KB)