Albisteak

 

Erandioko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu udalerriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreei laguntzeko bonu-kanpainarako. Kanpaina horretara atxiki daitezke autonomoak eta Erandioko mikroenpresak, baldin eta haien jarduera eten egin bada alarma-egoeraren aitorpenaren ondorioz, edo haien fakturazioa % 75 murriztu bada.

Bonuak atxikitako establezimenduan erosiko dira, eta une eta leku berean trukatuko. Bonuak 2020ko abenduaren 31ra arte erosi eta trukatu ahalko dira.

Horrez gain, 70.000 euro merkataritzari beste laguntza batzuk emateko erabiliko dira.

Sektore hauei laguntzeko neurri gehiago:

Tasak salbuestea:
  • Zabor-tasak 6 hilabetez salbuestea: 50.000€
  • Terrazen tasak urte osoan salbuestea: 23.000€
  • Kaleko postuen tasak 3 hilabetez salbuestea: 15.000€
Elkarte, programa eta bestelako ekimenetarako laguntza gehiago:
  • Sortarazi eta Cáritas: 5.000 € gehiago bakoitzari
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzak: 90.000 € gehiago
  • San Jose Egoitza:
    • Desinfektatzeko gastu bereziak: 6.000 €.
    • Maskarak, norberaren babeserako ekipoak eta beste materialak erostea: zenbatu gabe, Langile gehiago: 56.000 €
  • Haurrentzako diplomak: 453,75 €
  • Herritarrentzako maskarak : 70.000 €
  • Kartelak eta flyerrak atarietan. Informazio-kanpaina: 1.271,23 €
  • Familientzako bonuak material sanitarioa erosteko: 70.000 €
  • Tuper solidarioa: 9.000 € gehiago
  • Arreta psikologikoa: 22.000 €
  • Erandio marketing: 50.000 €
  • Enplegu plana: 350.000 €
  • Fresko bonoa: 70.000 €

Horrez gain, kiroldegi eta musika-eskolarengatik kobratutako tasak itzuli behar ditugu.

Eta, azkenik, gastu-kopuru handi bat Udaleko langileei bideratuta: norbera babesteko ekipoak, termometroak, manparak, gelak eta abar.