Albisteak

 

Egungo osasun-egoerak gure ohitura asko aldatzera behartu gaitu, baita urtero Erandion ospatzen ditugun herriko jaiekin zerikusia dutenak ere. Nolabaiteko jai-jarduerari eusteko helburuarekin, erantzukizun ekonomiko eta sanitarioa betez, eta batzordeen eta Udalaren artean harremanak izan ondoren, honako hau erabaki da:

  1. Jai-batzordeek jasotzen dituzten dirulaguntzak premia larriagoetara bideratzea, osasun-krisi honen ondorioak arintzeko balio dezaten, familia ahulenei eta merkataritza eta ostalaritzari ekonomikoki lagunduz.
  2. Aurten, aurreko urteetan ez bezala, eta salbuespen-egoera kontuan hartuta, uste dugu ezin ditugula jaiak guk ezagutzen ditugun bezala gozatu, baina ez diogu jai-espirituari uko egin nahi; beraz, jarduera apalagoak egingo ditugu, unean uneko urruntze-eskakizunen araberakoak.
  3. Elkarrekin lan egingo dugu jaietako jardueren programazioan, unean uneko prebentzio-neurri, gomendio eta murrizketetara egokituta, pilaketak saihestuz eta segurtasuna lehenetsiz.

Erandioko Udala
Jai-batzordeak

  • Faoeta
  • Goierri
  • Arriaga
  • Astrabudua
  • Enekuri
  • Erandiogoikoa
  • Kukularra
  • Asua
  • Altzaga
  • Lutxana