Albisteak

 

Datorren astean kale-azoka izango da Erandion, zehazki datorren astelehenean, Altzagan.

Altzagako kale-azokaren kasuan, postuak 2 taldetan banatuko dira: lehen taldea hilabeteko 1. eta 3. asteetan joango da, eta bigarrena 2. eta 4. asteetan, inor kanpoan gera ez dadin. Astrabuduan, postu guztiak aldi berean egon daitezke, nahikoa leku dagoelako.

Altzagan, segurtasun- eta distantzia-neurriak ezarriko dira, eta postu bakoitzeko eskularruak, maskara eta gel desinfektatzaile bat eramateko eskatu zaie titularrei. Bezeroek ezingo dute salgai dagoen materiala ukitu.