Albisteak

 

Adi Erandioko biztanleria! #ErandioEzagutu martxan dago!!

Gure udalerria sakonago ezagutzeko eta berrogeialdian gure herriaz ikasten dugun bitartean ondo pasatzeko asmoarekin, joko bat antolatu dugu Erandioko Udalaren Instagram kanalean.

Apirilaren 27tik maiatzaren 8ra, astelehenetik ostiralera, Udalaren Instagram kanalean (@erandioko_udala), 8 "storie" igoko ditugu egunero, udalerriari buruzko galderekin, goizeko 10:00etatik aurrera.

Erantzuteko hainbat aukera izango dituzue, eta 24 ordu izango dituzue galdera edo "storie" bakoitzari erantzuteko.

Erantzun gehien asmatzen dituzten lehen 5 partaideek sari hauen artean aukeratu beharko dute:

  • Netflix-eko Bonoa
  • Puzzleak edo Mahai Jokoak
  • Liburu digitalentzako Bonoa 
  • Liburuentzako Bonoa
  • Margoztu edo eskulanak egiteko Kit-a
  • Sukaldatzeko osagaiak
  • Karaokea
  • Gimnasia egiteko Kit-a
  • Spotify Premium entzuteko Bonoa
  • Kurtso Online bat

Eta gainera beste 5 sari zozketatuko dira partaide guztien artean.

¡Animatu eta etxetik parte hartu! #ErandioEzagutu