Albisteak

 

Erandioztar agurgarriak,

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako zabalkuntzaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako jarraibideak aintzat hartuz, zirkular honen bidez, hartutako erabakien berri jakinarazten dizuegu:

Egoerak eraginda, honako hauetako jarduera guztiak eten egingo dira:

  • Gizarte-etxeak, liburutegiak eta ikasketa-gelak
  • Kiroldegiak
  • Ludotekak
  • Lutxana Arraun Elkartea
  • Futbol-zelaiak
  • Kultura- eta kirol-jarduerak (udalak zein elkarteek eta/edo kolektiboek antolatutakoak).

Etenaldi honek 15 eguneko iraupena izango du gaurtik aurrera, martxoak 13, ostirala.

Oharra (PDF 164KB)