Albisteak

 

Hartzaileak: Erandion erroldatuak

Lehentasuna emango zaie honako hauei:

  • 18 eta 50 urte bitarteko pertsonak.
  • Enplegu-eskatzaileak eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenak.

Plaza kopurua: 16

Iraupena:

  • 28 orduko teoria eta praktika sukalde profesionalean.
  • 2020ko apirilaren 20tik 28ra, 16:00etatik 20:00etara (4 orduko 7 saio).

Lekua:
Erandioko oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuaren sukaldea, Bekoa Ikastetxean, Desanexio kalea, 4 - 48950 Erandio-Altzaga.

Izen-emateak:
Cáritas Erandioren bidez, 2020ko otsailaren 3tik martxoaren 31ra arte, honekin batera doan inprimakia betez. Inprimaki hori erregistratzeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan entregatu beharko da, 08:30etik 14:30era:

  • HAZ Altzaga Antonio Trueba kalea, 2
  • HAZ Astrabudua Meso kalea, 20

 Argibide gehiago (PDF 65KB)