Albisteak

 

Otsailetik aurrera Erandioko kiroldegietako igerilekuetan jarduera berria eskainiko dugu: apnea. Honen garapenerako Kantauriko Apneisten Kirol Klubaren laguntza dugu, Bizkaian jatorria duena.
Apnea uretan egiten den kirol bat da. Urpean egiten den arnasaren borondatezko etenaldia du oinarri. Hori baliatuz, distantzia luzeko ibilbideak egiten dira, edota sakonera handiko eremuetara jaitsi.

Ikasketa-aldia igerilekuan egiten da, José Miguel Larrinaga eta Iranzu Belloren eskutik eskainiko dena. José Miguel salbamendu urpekaria, ur eta lur-soroslea eta taldeen “coach” da, baita apneista profesionala ere. Horretaz gain, itsasoko salbamendu taldearen barne egon da 12 urtetan. Iranzu Bello jarduera fisiko eta kirol jardueren teknikaria da, baita irakasle-eskolan graduatua ere; heziketa fisiko arloan espezializatuta. Ur-soroslea da eta esperientzia zabala dauka uretan ikastaroak ematen.

Jarraian azaltzen diren jarduerak eskainiko dira, bi alditan banatuta (otsailetik martxora eta apiriletik ekainera). Lehenengo epean izena emandakoek bigarrenean berriz ere izena emateko aukera izango dute:

Altzaga kiroldegia – igerilekua:

  • Apnea hastapena, umetxoak: larunbatetan 09:15 - 10:15.
  • Apnea hastapena, helduak: larunbatetan 10:30 - 11:30.

Astrabudua kiroldegia – igerilekua:

  • Apnea hastapena, umeak: igandetan 11:00 - 12:00.

Erabiltzaileek diziplina ezagutzeko aukera izan dezaten, ate irekien jardunaldi bat eskainiko da otsaileko lehenengo asteburuan.

Informazioa eta izen emateak: