Albisteak

 

Hasiera: urriaren 2an eta amaiera: urriaren 30ean

  • Kontsumitzaileek bonuak eskuratuko dituzte, eta parte hartuko duten Erandioko enpresek trukatuko dituzte: 2019ko azaroaren 2tik 30era arte edo aterako diren 3.000 bonuak agortu arte. Erosleak dendan bertan eskuratu eta trukatu ahalko ditu bonuak, erosketa egiteko unean.

  • Egitasmoaren ezaugarriak bezeroei azaltzeko konpromisoa hartzen dute parte hartuko duten enpresek.
  • Binilo formatuko adierazgarri bat eskuratuko zaie atxikitako establezimenduei kanpaina hasi aurretik, eta adierazgarri hori toki agerian erakutsi behar dute.
  • Kontsumitzaileek 15 euroren truke eskuratuko dituzte bonuak, eta 20 euroko balioa izango dute erosketak egiteko. Horretarako, izena, abizena eta NAN zenbakia eman beharko dituzte.
  • Erosketa eta pertsona bakoitzeko bi bonu erabil daitezke.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 3 bonu eskuratu ahalko ditu.
  • Bonua erosita, ez da aldaketarik ezta zenbatekoaren itzulketarik onartutako ere.
  • Egindako erosketaren balioa ez bada 20 eurora iristen, dendariak ez du gainerakoa eskudirutan itzultzeko derrigortasunik.