Albisteak

 

Asteburu honetan, Erandion, emakume batek sexu-eraso bat jasan zuen. Erandioko Udalak eraso hori gaitzesteko honako adierazpena egin du:

Erabat arbuiatzen dugu gertakari tamalgarri hau. Udalak elkartasuna adierazi nahi dio emakumeari, baita bere familia eta ingurukoei ere; eta gure esku dagoen horretan laguntzeko prest gaudela jakinarazten diogu.

Indarkeria matxista ez da eremu pribatuko arazoa; gizartearen arazo bat da, arazo estrukturala eta kolektiboa, guztiona, eta, beraz, denoi dagokigu jokabide matxistei aurre egitea. Erandioko Udalaren lehentasuna da genero-indarkeria prebenitzea eta herrritarrak arazo horren inguruan kontzientziatzea. Guztiok kolaboratu beharra dugu sexu-eraso oro salatzeko eta horregatik gertakari hauen aurrean sorgor ez geratzeko gizarteari dei egiten diogu.

Erandioko Udalean, udal-talde guztiekin batera, emakumeen aurkako indarkeria errotik eta behin betiko ezabatzeko lanean jarraituko dugu. Ahalegin guztiak egingo ditugu elkarbizitza eta errespetua gailenduko diren gizarte berdinzale bat lortzeko, gaur arbuiatzen dugun erasoak sekula ez errepikatzeko.

Emakume guztien aurkako erasoei gure gaitzespen irmoa adierazteko, elkarte feministek deitutako kontzentraziora bertaratzera animatzen ditugu erandioztarrak, gaur, irailak 30, 19:030etan, Altzagako metro-geltokian. Emakumeen aurkako erasorik ez.

Erandio, 2019ko irailaren 30a