Albisteak

 

2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.

Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia:

Honako egutegi komun hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:

  • a) Eskariak entregatzea: urriaren 1etik 9ra
  • b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: azaroak 5
  • c) Erreklamazio eta subsanazio epea: azaroaren 6tik 19ra
  • d) Eskaerari uko egitea: azaroaren 19a arte
  • e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: azaroak 26

Haurren hasiera-data haurreskolan: abenduak 2.

Jaioberrien izenemateen kudeaketa (irailaren 9tik aurrera jaiotakoak):

Irailaren 9tik aurrera jaiotakoek urriaren 9tik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

Azaroaren 15etik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (arazoaren 26an) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

Kartela (PDF 78KB)