Albisteak

 

Uztailean, Cables y Alambres Especiales SAk (CAESA) Enpresa Batzordeari jakinarazi zion kaleratze kolektiboa abiaraziko zuela abuztuan, plantilako 43 langileri eragingo ziona, eta, Batzordearekin kaleratzeak egiteko adostasunik egon ezean, lehiaketa-prozesua hasiko zuela enpresaren likidazioa egiteko, hots, enpresa ixteko.

Berri hori jakin ostean, Erandioko Udalak honako adierazpen instituzionala aurkeztu nahi du, ordezkaritza duten talde politiko guztiek (EAJ-PNV, PSE, EHBildu, Elkarrekin Podemos) aho batez adostua:

-Erandioko Udalak irmoki berresten du gure inguruko industria aktiboki babesteko konpromisoa, bereziki "Cables y Alambres Especiales SA" enpresari dagokionez; izan ere, enpresa bakana da espainiar estatuan, gure udalerrian 1989tik dago errotuta eta gure herriaren eta eskualdearen historia garaikidea islatzen duen garapen industrialari lotuta egon da betidanik.

-Erandioko Udala kezkatuta dago langileak kaleratzeko edo enpresa ixteko mehatxuarekin, eta erabateko babesa eman nahi die CAESAko langileei eta beren familiei.

-Erandioko Udalak enplegua mantentzeko apustu irmoa egiten du. Udalak, bere eskumen eta gaitasunak erabiliz, ahal duen heinean eta gestio pribatua errespetatuz, bi aldeei eskatzen die negoziazio-bide guztiak agortu eta jarduteko tartea edukitzeko esfortzua egin dezaten, neurri tramuatikoak ekiditearren eta bi aldeentzat egoki izango den adostasuna lortze aldera.

-Erandioko Udalak bere kezka eta egoera azalduko die beste erakundeei, bereziki Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, 2015ean Vicinay taldeak CAESA erosteko akordioan parte hartu zutenak, egungo egoera eta iragarritako neurriek atzerabuelta izan dezaten.

EAJ-PNV, PSE, EHBildu, Elkarrekin Podemos

Adierazpena ikusi (PDF, 830KB)