Albisteak

 

Erandiogoikoko San Jose auzoa berrurbanizatzeko eta sareak berritzeko lanak: uztailaren 8an, hain zuzen.

Lehenengo fasean, honako lan hauek egingo dira:

  • Norabide bakarreko bide bat egitea.
  • Espaloiak zabaltzea.
  • Saneamenduko eta ur-hornidurako sarea berritzea.
  • Fatxadetako argiteria kentzea eta ordezkatzea (LEDerako joera, lurperatutako azpiegitura bidez), baita telefono-hariteria ere.
  • Loreak eta hiri-altzariak jartzea puntu batzuetan.

Badakigu lanek eragozpenak eta kalteak sortuko dizkiela auzokideei. Horregatik, neurri batzuk hartu ditugu eragozpenak minimizatzeko eta lanak egiteko epeak laburtzeko. Lan konplexuak izango dira, baina beharrezkoak bertakoen zein bisitarien bizitza-kalitatea hobetzeko.

  • Jaietan barrakak jartzen diren gunea asfaltatuko da (auzoaren sarrera dagoen landa), bertan aparkatu ahal izateko.

 Planoa (PDF 1.15MB)